Periodical Performances - View details   To know more about this section

Larraldea Bertsopaper Lehiaketa (1. 2017. Senpere)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Senpere
Final date
2017-12-03
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-11-01
Extension
Euskal Herri mailakoa
Website
https://www.bertsozale.eus/eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre/albisteak/larraldea-saria-bertsopaper-lehiaketa-ospatuko-da-aurten

Participants

Organizers
Bertsularien Lagunak
Lapurdi 1609 Elkartea
Champion
Agirre, Amaia

Description

Saritutako lana
Helduen maila:
1. Amaia Agirre, "Eutanasiari bai"
2. Amaia Agirre, "Gure ADN"
3. Amaia Agirre, "Amari"
Sari berezia: Xumai Murua, "Senpereko buruxkak"

Gazteen maila:
1. Aner Euzkitze, "Jolastu nahi dut baina..."
2. Elixabel Etxandi Goienetxe, "Errutinaren bezero"
3. Irantzu Idoate Funosas, "Lorentxari gutuna"
Oinarriak
OINARRIAK
Adinaren arabera bi mailatan banatzen dugu:
- Gazteen maila: 17 urtera artekoak.
- Helduen maila: 18 urte edo gehiagokoak.
Bi mailetan parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper aurkez ditzake.
Gazteen mailan idatzi beharreko bertsoak gutxienez 4 eta gehienez 8 izango dira.
Helduen mailan idatzi beharreko bertsoak gutxienez 6 eta gehienez 10 izango dira.
Bi mailetan, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.
Lanak helbide honetara bidaliko dira: Lapurdi 1609 Elkartea - Larraldea Bertsopaper Lehiaketa
"Larraldea", Amotze auzoa - 64310 SENPERE
e-postaz: lapurdi1609@laposte.net
Lanak igortzeko epea: 2017ko azaroaren 1a

BALDINTZAK
- Bertso guziek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.
- Ezinbestekoa da, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
- Lanak posta arruntez bidaltzerakoan: bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutun-azal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Bi gutun-azaletan bertsogilea zein mailatara aurkezten den zehaztu behar da.
- Posta elektronikoz bidali nahi badira, .odt edo .pdf formatuko bi dokumentu bidali behar dira. Batean bertso sorta bera izengoitiz sinatua eta bestean goitizena eta norbere xehetasunak.

SARIAK
Helduen maila: 1. Saria: 300€ - 2. Saria: 200€ - 3. Saria: 100€
Gazteen maila 1. Saria: BTNko finaleko sarrera + XILABA jertsea + Hiztegia - 2. Saria: BTNko finaleko sarrera + XILABA kamiseta + Hiztegia - 3. Saria: BTNko finaleko sarrera + Hiztegia
Saritutako lan guziak Herria eta Hitza astekarietan argitaratuko dira.

SARI BANAKETA
2017ko abenduaren 3an egingo da Larraldean, goizeko 10etan.
Epaimahaia, Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteek izendatuko dute.
Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza bertso jartzaileen esku egonen da.
Antolatzaileek eskubide osoa izanen dute lan horiek argitaratzeko.
Arautegi honetan agertzen ez den edozein gorabeheratan, antolatzaileek izanen dute azken erabakia hartzeko eskumena.

INFORMAZIOA
Beste informaziorik edo behar izanez gero telefono zenbaki honetara dei dezakezue:
05 59 54 15 04 (Bertsularien Lagunak Elkartea)
Weberako aurkezpena
2017ko otsailean Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteek Senpereko Bertsulari eta Ditxolariei omenaldi xume bat eskaini diete, bat-bateko bertsu eta ditxoekin batera idatzizkoak ere liburu batean bilduz.
Izan ere bertsulari eta bertsu idazle andana izan ditu Senperek, eta badira gaur egun beren xokoan ohidura horri segida ematen diotenak. Larraldea bertsopaper lehiaketa berri hunek Senpereko eta Euskal Herri guziko bertsu idazleei beren lanak argitara emateko parada bat eskaini nahi die.
Anima zaite, buru xokoan edo apaletan dituzun bertso horiek guri igortzera, anima itzazu zure ingurukoak ere parte har dezaten, denon artean bertsu idatziei arnas berri bat eman diezaiegun!

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search