Periodical Performances - View details   To know more about this section

Udazkeneko Zapi Janztea (1. 2017. Zaldibia)

Irformation

Performance type
Sariketa
Place
Zaldibia
Final date
2017-10-20
Website
https://www.youtube.com/watch?reload=9&v=jDrkx5Ldo4s&feature=youtu.be
See 2508_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organizers
Zapiak Bat Kultur Elkartea
Champion
Lujanbio, Maialen

Description

Weberako aurkezpena
Udazkeneko I. Zapi Janztea bertso-afari berezi bati izena ematera dator. Berezia diogu, afalondoan, bertsolariek beraien saioa burututakoan, entzuleak gehien gustatu zaion bertsolaria aukeratuko duelako.

Lehia kutsurik ez diogu eman nahi saio berezi honi, baina bai esanahi berezia: saioa irabazten duen bertsolariari zapia jantziko zaio (eta ez txapela). Emakumeak txapelketetan gizonezkoen txapela janztera ohitu dira. Ez, ordea, gizonezkoak emakumeen jantzietara, Inauterietan eta barregarri azaltzeko ez bada. Bertso-afari honetan emakumearen ikurra den zapia goratu nahi dugu. Ohorea izango da bertsolariarentzat zapi hori janztea, izan gizon zein emakume. Eta historiako I. Zapi Janztearen lekuko izango gara.

Saioaren egitura: aurreneko zatian gaiak jarriko dira eta bigarren zatia libreko saioa izango da. Ohizko saioetan bezala, bertsolari bati bakarka kantatzea egokituko zaio, edo beste bati puntuak erantzutea. Hau da, afalosteko ohiko saioa izango da, “sariketa” egiturarik gabekoa.

Bertsolariarentzat sari handiena plazak egitea dela ulertzen dugu, eta entzuleek aukeratutako bertsolariak horixe irabaziko du (ordainsariaz gain), hurrengo urteko plaza.

Udazkeneko II. Zapi Janztean bera izango da berriz ere bertsotan, beste hiru bertsolarirekin batera. Hauxe da, laburbilduta, urtero antolatu nahi genukeen ekitaldiaren nondik norakoa.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search