Periodical Performances - View details   To know more about this section

Basarri Saria (37. 2021. Zarautz)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Zarautz
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-06-27
Extension
Basque Country
Extension
Euskal Herri mailakoa
Website
https://www.zarautz.eus/eu/-/37-basarri-bertsopaper-saria

Participants

Organizers
Zarauzko Udala
Referees
Egaña, Andoni
Gabilondo, Nahikari
Mujika, Haritz
Champion
Goikoetxea, Ekaitz

Description

Saritutako lana

1- Ekaitz Goikoetxea / "Mingarri den bitartean"
Oinarriak

1.SARIA
Zarauzko Udalak 37. Basarri Bertsopaper saria antolatu du, euskara eta bertsogintza sustatzeko.

2.BALDINTZAK
Sariketan parte-hartzeko, ondorengo baldintzak beteko dituzte lanek:

- Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.

- Gaia librea izango da.

- Bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da.

- Parte hartzaileek gehienez bi lan bidali ditzakete.

- Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.

3.AURKEZPENA
Lanak posta elektronikoz aurkeztuko dira: kultura@zarautz.eus helbidera bi pdf artxibo bidali, era honetara:

3.1.Bertso sorta: bertso sortaren izenburua eta parentesi artean egilearen izengoitia. Adibidez: Udaberria (Pirata beltza).pdf

3.2.Izenemate orria osatuta eta sinatuta: pdf dokumentuaren izena egilearen izengoitia izango da, adibidez: Pirata beltza.pdf

Bertsotik bertsora bi lerro zuriko tartea utziko da.

4.EPEAK
Lanak aurkezteko epea 2021 ekainaren 27an amaituko da. Epaia uztailaren 2an jakinaraziko da. Sari-ematea uztailean egingo da, Bertso Astean.

5.EPAIMAHAIA
Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia. 37. Edizioko epaimahaian izango dira: Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Haritz Mujika edo horien ordezkoak.
Zarauzko Udalak idazkari bat izendatuko du, epaileen arteko batzarra deitzeko, erabakia jasotzeko eta irabazleari jakinarazteko.

6.EPAIAK
Zarauzko Udalak 1.800 euro ezarri ditu irabazlearentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak PFEZ zergaz %15 atxikiko du. Beraz, 1.530 euro garbi jasoko ditu irabazleak.
Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da. Aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez balute, saria eman gabe geratuko da.

7.SARI EMATEA
Saria Bertso Astean egingo den ekitaldian emango da.

8.LANEN JABETZA ETA SARITU GABEKO LANAK
Egilearena da lanaren gaineko jabetza. Zarauzko Udalak konfidentzialtasun osoz gordeko ditu lan guztiak. Epaia ezagutzera eman ostean, deuseztatu egingo ditu saritu gabeko lanak.

9.LEGE BARRUTIA
Arautegi honetan jasotzen ez den gorabeherarik sortzen bada, sariketara aurkezten diren egileek auzi guztiekiko erabakia erakunde antolatzailearen esku utziko dute. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search