Bertsos - View details   To know more about this section

2004-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-08-19 Bilbo Jaialdia
Conductor
Enbeita, Oihane
Muniategi, Igor
Paya, Xabi
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Exercise
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic
-
1. Puntua: Zer falta du Markinak / Bilbok badaukana?
2. Puntua: Gero txoznetarako / zandaliakaz txarto
3. Puntua: Palan eta bertsotan / ta bietan ona
4. Puntua: Zuretzako zer dira / Igor eta Unai?
5. Puntua: Eta nogaz joango / zara Cadizera?

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Haizeak bidali du
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


[Doinua: Haizeak bidali du]

X. Paia:
Zer falta du Markinak
Bilbok badaukana?

I. Ibarra:
Ai, galdera polita
ein dozu laztana!
Gure herriak badauka
xarma eta fama;
parka baina Markinak
gaurkoz dauka dana.


[Doinua: Dama gazte xarmant bat]

O. Enbeita:
Gero txoznetarako
zandaliakaz txarto

I. Ibarra:
ez dozu baina bota
zeuk ere edarto
ni gaurkoz txoznetara
ez nijoalako;
kotxea hartu behar dot
nik Cadizerako. (bis)


[Doinua: Haizeak bidali du]

X. Paia:
Palan eta bertsotan
ta bietan ona

I. Ibarra:
bietan ibiltzen da
andra ta gizona
nahiz ta gizonezkoek
euki beti sona
aldaketa eingo dogu
bietan sakona.


[Doinua: Dama gazte xarmant bat]

I. Muniategi:
Zuretzako zer dira
Igor eta Unai?

I. Ibarra:
Galdera hori ein dozu
gainera txit lasai.
Bertsotan onak dira
beti dabiz alai;
txapelduntzako onak
nobiotzat be bai.


[Doinua: Dama gazte xarmant bat]

O. Enbeita:
Eta nogaz joango
zara Cadizera?

I. Ibarra:
Koadrilan joango naz
betiko antzera;
ez naz sarritan joan
Españan behera
baina joan beharko da
beroa pasatzera. (bis)