Bertsos - View details   To know more about this section

2011-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-01-05 Oñati Jaialdia
Conductor
Oñatiko Bertso-Eskola (Txinparta)
Gai-emailea
Pascual, Xabier
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Beti-betiko lagunak zarete. Dena batera egiten duzue, bertsotan, parrandan eta zeinek daki... Gaur, merkealdietara joan zarete, eta hau da egoera: biok topo egin duzue, eta bioi gustatzen zaizuen jertseari tiraka ari zarete, alde banatatik.

Description

Melody
Eguna pasa nekean eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Corte Inglesera joan gara ta
jarraitzen dugunez moda
topatu dugu Skunkfunk-eko
azkenengo alkandora.
Hortxe gabiltza tira ta tira
ez taju ta ez ganora
eta gehiago tira ezkero
zure taila izango da. (bis)

A. Arzallus:
Nere bizitzan lehenengo aldiz
nator Corte Inglesera
lehendabiziko eskaileretan
ibili gora ta behera
gero jertse bat biok gustoko
tira bat eta bestera
ez gera oso lodiak eta
igual biak sartzen gera! (bis)

S. Colina:
Bik bakarrakin aski dugu ta
birekin omen Txirrita
garaiak asko aldatu dira
Amets pentsatzen jarrita.
Alkandora hori gustatu arren
prest nago bertan utzita
ikustearren Amets Arzallus
alkandora bat jantzita. (bis)

A. Arzallus:
Hara honek sortu dit komeri
kristona ta kriston lana!
Jertsea uste ta alkandora
aurrean gertatu dana
baina ni mutil nagia nauzu
alperrerako afana
nik ez det inoiz erosi izan
hainbeste botoi dauzkana. (bis)

S. Colina:
Lasaitu zaite Amets hemen deus
ez da eta enbarazu!
Euskal Herrian bertso kantari
famoso gabiltz jo ta su
dena batera eiten dugunak
omen gara ni eta zu
botoiak nik neuk lotuko ditut
ta zuk askatu itzazu! (bis)

A. Arzallus:
Arrazoi dezu gai-jartzaileak
ze egoera txukuna
esan du “Hauek zer ein nork daki?”
nahiko gauza ezaguna
baina botoiak nik askatzea
nahi dezu gero laguna
ni nahiko azkar exzitatzen naiz
ta hobe kremaileraduna! (bis)

S. Colina:
Corte Inglesean tokatu ondoren
aurrez aurre parez pare
botoi kontutan berotu gara
biak xuabe-xuabe
kremailerara ailegatzean
bihurtu desira labe
hemen arropak bakarrikan ez
gu’re rebajetan gaude! (bis)

A. Arzallus:
Tira ba eros dezagun behingoz
ta sartu saski haundian!
Baina hau nahiko hozbera degu
bere kolore txurian
nik hotza ondo aguantatzen det
nere argalaren neurrian
nik jantziko det neguan eta
zuk jantzi udaberrian. (bis)