Bertsos - View details   To know more about this section

2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-01-06 Hernani Jaialdia
Conductor
Otxotorena Gamio, Amaia
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Olentzero etorri zen, erregeak etorri dira; komunikabideek esaten dute beste zerbait badatorrela, baina oraindik ez da iritsi.

Description

Melody
Hil da Canovas fuera Canovas I
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Olentzerori gutun txiki bat
idatzirik apain-apain
beste hainbestek erregeeri
agur eta guzti. Bikain!
Baina itxuraz hori ez da izan
goseak asetzeko lain
gure herriko kazetari ta
politiko edo ertzain
mundu guztia hor omen dago
komunikatu baten zain.

Batzuk agian egongo dira
gorriz idaztean alde
ez idatzita nahiago lukeen
badago hamaika talde!
Bakoitzak bere interesetik
beiratzen dio xuabe
baina zergatik gauden denak zain
hori egiten det galde.
Hemen norberak idatzi behar du
besteren zai egon gabe.

Herria ez da ETA bakarrik
hemen bagara hamabi
eta herri bat eraikitzeko
badira modu ugari.
Bere bizitzan edonor izan
leike txikian gudari
geure gatazkak geure borrokak
geure askatasun hari
eta mesedez pakean utzi
pentsatzen ari denari!