Bertsos - View details   To know more about this section

2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia
Conductor
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
8719600510
Gaiari oharrak
Arnaldo Otegiren preso zenbakia

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bere herrian alde egina
maitasunez ta leialki
kartzelan sartze horrek ez dauka
ez zertarako ez zergati.
Hemen behar leuke koloretxoak
atarateko hainbati
baina zenbaki hoiek entzunda
sentimentuak badaki
badagozela horren moduko
beste zortzirehun zenbaki. (bis)

Baina askotan zer izaten dan
hamarkaden korrontea
betikotzeko egozen ia
lehergaia ta barrotea
baina ezkerreko abertzalea
ez da horren arlotea.
Aukera barri bat da orain hemen
ta zer dan ba miopea
aukera hori sortu dauen bat
han barruan egotea! (bis)

Ta noski hari be egin leikio
gura dan beste kritika
hoixe gurako leuke berak be
hoixe da-ta politika
baina barriro esan behar dot:
hau da aukera polita
ta bake osoa lortuko dogu
danak hona ekarrita
niri bardin jat berarekin zein
beste batekin hasita. (bis)