Bertsos - View details   To know more about this section

2011-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-04-03 Zegama Jaialdia
Conductor
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur etxean, familian, bazkaltzen ari zineten, telebista piztuta albistegia ikusten, eta hor agertu da berri bat, atzo Gasteizen nola zenbait emakume joan diren DNA probak egitera, eta halako batean zuen amak honela esan du: "Seme, nik proba hori egin dut".

Description

Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Berri gogorra gaurkoa
ADN frogakoa
pentsarazteko nahikoa
lapurtutako haurren auzia
berriz azken ordukoa.
Ama hau ez zen bapoa
ez al zen benetakoa
guri kontatutakoa?

Aitona ona zen berez
amonak beregan babes
entzun dizugu guk aurrez.
Orain berri hau ikusi eta
zeuk ere zenbat interes
baina zalantzaren legez
erantzuidazu mesedez:
zer dakizu eta zer ez?

Guk sinistu itsu-itsu
zuk ere noski berdintsu
gaur kontzientziak abisu
hoiek ikusi ta zuri ere
zalantzak piztu zaizkizu
zenbait gauza ez dakizu
ta jakin nahian hasi zu
baina merezi al dizu?

Ezin lehengotikan bana
zeurea da iragana
igual gezurrak emana.
Ta orain nola daukazun dena
behingoz jakiteko plana
hain haundia da afana
hain latza helduko dana
zurekin joango naiz ama.