Bertsos - View details   To know more about this section

2011-05-06 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-05-06 Zestoa Jaialdia
Conductor
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Telebistan ikusi dugu egunotan Bin Laden-en emaztea, hizketan. Berari kantatu behar diozu, baina doinua nik emango dizut: Hil da Canovas

Description

Melody
Hil da Canovas fuera Canovas I
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-05-06 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu osoa bere atzetik
orain dela hamar urte
bere hilotza lau haizetara
zabaltzen hor dihardute
justiziaren izenean ai
edozein etsairen putre!
Zernahi sistema erabiliaz
informazioan truke.
Hil da Bin Laden joan da Bin Laden
hil da, ez, baizik hil dute.

Eta ni ez naiz gizon musulman
hura defenditzeko gai
baina Obama ere bihurtu
zait nere ideien etsai.
Nola Amerika zernahi lekutan
den muturra sartzeko gai
demokrazi ta pake bideak
gero aipatzen dituzte ai!
Euren erailak zilegi dira
ta euren torturak ere bai.

Batzuk mugitu ditzake igual
Jainkoan erreklamuak
euren fedea zabaltzekoak
dira beraien asmuak.
Mendebaldean jokabideak
baina ez dira sanuak
zernahi arma ta zernahi erail ta
gero alperrik damuak.
Eurek sortzen ta eurek erailtzen
dituzte euren mamuak.