Bertsos - View details   To know more about this section

2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia
Conductor
Olabide, Igor
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur umeen danborrada egin da lehenbiziko aldiz sanmieletan. Zuek bi umetxoren bi aita zarete. Aitorren umeak danborrada guztian zehar ederki eraman du erritmoa; Ikerren semeak, berriz, bat bera ez du parean jo.

Description

Melody
Orain hasi bihagu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Semeek irtetzea
zuten erabaki
ta nola hartu kargu
ume txiki bati?
Barkatu baina haurrak
zurea izaki
markatutako martxan
ibiltzen ez daki.

I. Zubeldia:
Beren txapel ta tanbor
ze irrigarriak!
Plaza erdian daude
dotore jarriak.
Zureak jotzen ditu
zaharraren neurriak
eta nereak berriz
erritmo berriak.

A. Mendiluze:
Normala da erritmo
berriak hartzea
normala da probatu
eta gustatzea
normala ez dena da
aita berdintzea
ta besten danborrean
jotzen aritzea.

I. Zubeldia:
Tanborra hartu eta
tinbili-tanbala
oain hau ta hura gero
ez da hain formala
baina garbi utzi du
ikusi bezala
aitatxoren moduan
sortzailea dala.

A. Mendiluze:
Horrelakorik ezin
desio inori
eskutan zituela
hark bi makil lori
danborra hartu eta
tori eta tori
ia desegin zuen
danbor gaixo hori!

I. Zubeldia:
Bere tanbor ta guzi
bazuen nahiko lan!
Kalera atera da
mutila patxaran
oso alaia eta
argia nola dan
aurki hartuko dute
herriko txarangan.

A. Mendiluze:
Soinugile ona da
gorputzez mardula
danborran faltan ez da
egongo sekula
baina pentsatu horrek
arrisku bat dula
etxean gauza bera
egingo dizula.

I. Zubeldia:
Begira txapelakin
zeinen guapo dagon!
Nahiz orain inork ere
ez egin jaramon
denborak pasatzeak
egingo dio on
Mozarti ere hori
gertatu zitzaion.