Bertsos - View details   To know more about this section

2011-11-04 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-11-04 Ermua Jaialdia
Conductor
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Ugartetxea, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lagunak zarete. Miren, bada zerbait aspaldian esan nahi zeniona Beñati, eta gaur hemen, aukera topatu duzu, eta esatea erabaki duzu.

Description

Melody
Antton eta Maria I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-11-04 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza:
Hainbeste saio doguz
batera igaro
batzuetan erdizka
besteetan oparo
danetan amaitzen dot
gustora zeharo
gaur oholtza hontan Beñat
zure ondoan nago
zu Egañagaz baino
nerbiosoago. (bis)

B. Ugartetxea:
Urtean hamar saio
guk eginak edo
asko izan daitezke
baina ez da astero.
Edan duen zuritoak
hau jarri du bero
eta horrelakorik
ez nuen espero
lasai lasaituko dut
saioa ta gero. (bis)

M. Amuriza:
Niri begiratuta
barre egiten duzu
Lazkao Txiki irteten
zaizu zuri usu.
Guretzako hori da
Beñat sarri luxu
baina ez dozu ulertu
eta entzuidazu
ni zuritoak barik
zuk berotzen nauzu. (bis)

B. Ugartetxea:
Holako panorama
ez dut nik askotan
a ze nolako berbak
dituen ahotan!
Ligatzen saiatu da
edota bertsotan
non ote nagoen be
ni nago kolokan
tabladuan nago edo
ametsetan lotan? (bis)

M. Amuriza:
Itxartzeko ordua
da dagoeneko
plaza batean zara
benetan konpleto
Lazkao Txiki ta Beñat
batekoz besteko
ilusionauta nago
zugaz ligatzeko
tiro bakarrarekin
txori bi jotzeko. (bis)

B. Ugartetxea:
Badakizu ezkondua
da Beñat tarteko
bi alaba ere baditut
andrearen antzeko.
Nahiz ta sarri zail izan
neureak sinisteko
baina zure esana ez dut
nik aintzat hartzeko
gogoik ez dut tiroaz
txori bi galtzeko. (bis)

M. Amuriza:
Ondo azalduko dot
gitxi gorabehera
zure txoriarekin
nik ez dot nahi gera
aprobetxau behar da
uneko aukera
dagoenean dago
besteak kaltera
ta nahi dozuna egin
bihartik aurrera. (bis)

B. Ugartetxea:
Joño! Ba azkenean
hontan naiz erori
Mirenek badauzkala
hainbeste teori
ta gazte izan arren
milaka histori.
Orain ulertu dizut
esaera hori:
hobe txori batekin
jotea tiro bi. (bis)