Bertsos - View details   To know more about this section

2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Martin, Jon
Paia, Fredi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikote hasi berria zarete. Zu, Fredi, konturatu zara jende aurrean Joni musu ematen diozunean atzera egiten duela.

Description

Melody
Zer da gaur Donostian
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Fredi Paia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paia: Etxean zoriontsu
gara Jon maitea
zu ikusteak kentzen
dit nire nekea
baina agertzen bada
aurrean jentea
atzera egiten duzu
beldurrez betea
zure maitasuna da
intermitentea. (bis)


J. Martin: Tu-tu-tu egiten dut
badakit hainbeste
muxu bat beti dator
hurrengoan eske
beste bat ta beste bat
berotu gaitezke
horren polittak dira
ez al duzu uste?
Guretzat soilik gorde
behar genituzke. (bis)


F. Paia: Ez zait asko gustatu
iradokizuna
ni pasio hutsa naiz
galtzen dut zentzuna.
Kuerdo infinitoez
gure etorkizuna
izkutuka ibiltzea
jarrera tuntuna
zer da jende aurrean
bildurtzenzaituna? (bis)


J. Martin: Jendearen aurrean
horrenbeste izu
senti dezakedala
Fredi badakizu.
Nik beti eman nahiko
nizun hainbat muxu
baina beti barrezka
hartu ohi zaitut zu
bizarrakin kilimak
eiten dizkidazu. (bis)


F. Paia: Kupidori negarrez
zuzentzen natzaio
maitasun klandestino
onik ez da jaio.
Lehenago egin ditut
hortan mila saio
maitasuna usteldu
liteke arraio
eguzkian argia
ukatzen bazaio. (bis)


J. Martin: Baina ilargiaren
azpian izanik
orduan ez dut hartzen
lotsatzeko lanik.
Muxukatzen ikasi
behar duzu jadanik
ta orduan begiak
itxiko ditut nik
eta ahaztuko zait
mundurik badenik. (bis)