Bertsos - View details   To know more about this section

2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-10-19 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Bartra, Oihana
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lantegi berean egiten zenuten lan. Hilabeteak greban pasatu ondoren, kanpoko kamioiak lantegian sartu eta nola husten ari diren begira zaude.

Description

Melody
Beste bateko inularretan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Igor Elortza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra:
Urteak dira lantegi hontan
lankide izan garala
ta azkenean amaiera da
denentzat hain anormala
kamioi handia ikusi dugu
eta ikusi ahala
senti dezaket nire gainetik
pasatu balitz bezala.

I. Elortza:
Gurea itxi behar dela orain,
lehen behar zela hedatu
gure gainetik pasa nahi dute
baina ez gaituzte xehatu
Oihana gure azken aukerai
behar diogu ebatu
kamioietan sartuko gara
eta barruan geratu.

O. Bartra:
Enago argi zen panorama
bihurtu zaigunez laino
estrategia proposatuta
ekarrita gaurkoraino.
Langile danak batuko gara,
geu ere asko gara ño!
Ta indar gehiago euki ahal dugu
kamioi hoiek denek baño.

I. Elortza:
Onartzen dizut indarra dugu
ona da zure idea.
Eskariak ere ugari dira,
Nun dago eskubidea?
Nagusieri ezin diegu
guk utzi bide librea
hartu fabrika geure esku ta
egingo dugu bidea.

O. Bartra:
Beraz bidea beharko dugu
ahal den neurrian arindu
orain jefeak ezin baitigu
ezertxo ere agindu
danak batuta egongo gara
eta gure planak findu
behintzat inortxok ez dezan esan
ez garenik ahalegindu.

I. Elortza:
Nik lehen ez nuen ideologirik
asko ikasi dut aurten
fabrika honek izan dezake
etorkizun ta iraupen
goazen makinak geure esku hartuta
eskariei erantzuten.
Aizu, ni ez nintzen marxista jaio
baina eurek egin ninduten.