Bertsos - View details To know more about this section
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Stanza name:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Oso polita zara izatez
ni neu ez naiz itsusia
hamar urtean eskutxo honek
zer digun erakutsia!
Zure bularrak zure besoak
ta nere indar gutxia
zeu zara nere erakarmena
ta zeu nere nagusia.
Orain laztan bat orain keinu bat
eta gero igurtzia
bost behatzotan ez da kabitzen
nere maitasun guzia. (bis)
Hatz txikitxo bat hatz luzetxo bat
ta behatz bat gizen-gizen
bakoitzak bere funtziotxoa
ta bakoitza bere izen.
Eskua eman eta ez gara
promenan gutxi ibiltzen
baina gau batez hasi liteke
bizitza oso bat zailtzen
hemen ari naiz nere burua
madarikatzen, epaitzen
zaplasteko bat emateraino
nola ailegatu naizen! (bis)
Berriro ere nahiko zintuzket
ezpainetan musukatu.
Berriro ere nahiko zintuzket
beso hauez besarkatu.
Gauza txiki bat esan nahi dizut
begitara begiratu:
nik maite zaitut barru-barrutik
nahiz izan bi esku hantu.
Hara hitztxo bat esku honetan
idatziko dut “Barkatu”.
Nahi ez baduzu utzi ezazu
eta nahi baduzu hartu. (bis)