Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-17 Murgia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Nekazaritza ekologikoa lantzen duzue. Zuen lurren ondoan fracking bidez gasa ustiatzeko asmoa dute.

Description

Melody
Manuel Narruk atzo esan dit B
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Gure lurpea dagoelako
gas poltsa batek jantzia
haren gainean zertan gabiltzan
zenbaitek du ahantzia
eredu berri bat lantzen edo
lantzen xoxaren antsia.
Laster ikusi behar da hemen
zeinek duen garrantzia.

U. Agirre:
Ekologiko ekoizten degu
hori berez ez da txarra
hamaika urte daramazkigu
nago nekatu xamarra.
Zuk garrantzia aipatu dezu
baina hori ez da bakarra
gutxi baino lehen ikusiko da
hemen nork duen indarra.

A. Mendiluze:
Baina orduan zergatik egin
degu hainbeste ahalegin
nekez eraiki degun guztia
kolpetik eraitsi dadin?
Bi negozio dira bai baina
bi negozio desberdin:
batek biharko egin nahi du ta
besteak gaurko desegin.

U. Agirre:
Frackingarekin ezin gintezke
heldu oso urrutira.
Europak ezetz esan du eta
zeozer badegu tira!
Batzak zulatu hodi bat sartu
eta gas poltsari tira
gure osasunak zulatu eta
diru bila ari dira.

A. Mendiluze:
Hori hain garbi daukagulako
ezin da etsi arraio!
Gurea dena defendatzeko
indarrak batzea nahio.
Agian bota behar gaituzte
ta gure ametsei aio
baina ni bota behar nauenari
ederki kostako zaio!

U. Agirre:
Lehenago ere brabua zinan
ez zera asko moteldu.
Gure baratzan gora ta behera
denborak gaitu zimeldu.
Hemen baratzan ari gera gu
datorrenaren ubeldu
berak ez dute ondo pasako
atxurrari gogor heldu!