Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-24 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Etxahun eta Jon, bidean saiora zentoztela autoaren gurpil bat zulatu zaizue. Biotako inork ez daki gurpila aldatzen.

Description

Melody
Ortzian izar ederra
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue: Zer egin behar dogu
hemendik aurrera?
J. Martin: Ausartuko al gara
Mapfrera deitzera?
E. Lekue: Guk alperrik ikasi
genduan karrera
J. Martin: kazetaritza gutxi
hortikan aurrera.

J. Martin: Hobe genun bagina
biak mekaniko
E. Lekue: orduan ibiliko
ginake polito
J. Martin: hara hor ez jakinak
garen bi mutiko
E. Lekue: katuari deika gu
ez al gara hasiko?

E. Lekue: Siamesa etxean
daukagun katua
J. Martin: nik berriz daukat persa
madarikatua.
E. Lekue: Batxe txarrean zara
lehenago sartua
J. Martin: rueda behintzat ez zaigu
ondo geratua.

J. Martin: Geratua bai baina
ez ondo egona
E. Lekue: tornilloak kentzera
etor zaitez hona.
J. Martin: Fredi ez al da horkoa
hau zer degu broma?
E. Lekue: Guri mon amour esan
ta hor dago egona.

E. Lekue: Baina kabroia ez da
baezpada geratu
J. Martin: Fredi finalerako
baietz gaur sailkatu!
E. Lekue: Ez ete dau ba berak
gurpila trukatu?
J. Martin: Hemen zakurra zakur
ta katua katu.

J. Martin: Gero pasa da Elortza
eta hau gelditu
E. Lekue: klaro guk baino puntu
askoz gehiau ditu
J. Martin: honek ez ditu behar
hainbat zirrikitu
E. Lekue: barreka joan dala
jat niri iruditu.

E. Lekue: Antolatzaileeri
deitu behar jake
J. Martin: “Torrotxo”k ez du aurpegi
goxorik gaur bat’e.
E. Lekue: Bideokonferentziz
hartu daigun parte
J. Martin: hemen zegon aukerik
baldin baleukake.

J. Martin: Bueno taxi batean
goazen aurrera
E. Lekue: egin geinkean gauza
bakarra horixe da.
J. Martin: Taxian iritsiko
gara Gaska aldera
E. Lekue: baina taxian ere
gu ez finalera.