Bertsos - View details   To know more about this section

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Itzultzeko garaia da.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaztea nintzen garaian
kalean beti mobida
ta poliziak eraman
ninduen presondegira
ta gero handik ihesi
berriro ere argira
nire bizitza guzian
izkriba eta izkriba.
Liburuak untziak lez
joan litezke urrutira
lehen liburuen baitan
itzultzen nintzen herrira
orain nere liburuak
nerekin joanen dira. (bis)

Hegazkin baten barruan
itzuli naiz herriraino
lehen poemetako hitzak
ziren hilkutxa ta laino.
Orain hoiek utzi ditut
ta sentitzen naiz hain ñaño.
Plazan hor daude hiru zahar
ta beste bi andereño.
Dezente zahartu da baina
ama bizirik daukat ño!
Zuzen-zuzenean joan naiz
bere besoetaraino
poema ederragorik
ez dut idatzi hau baino. (bis)

Ta orain komeniko da
atzeruntz begiratzea
nun barna ibili naizen
ez dut nahi esplikatzea
baina bai hango jende ta
bizitza deskribatzea.
Arriskutsua zenean
nire itzalaren atzea
jende askok erabaki
zuen ni aterpetzea
nere gogoan zaudete
bai bata ta bai bertzea
beti izanen zarete
nere bigarren etxea. (bis)