Bertsos - View details   To know more about this section

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Performance
2014-12-07 Zornotza Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gaur duzu azkeneko terapia eguna. Bi bertso, nahi duzun doinu eta neurrian.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez da makala niri orduan
gertatutako kondena
ta gainditzeko nola ez izan
mila arazo, problema.
Esan zidaten “Terapiara
joatea duzu onena.”
Holakoetan martxan horrela
jartzen omen da sistema.
Hemen egon naiz egunez egun
hilabeteetan barrena.
Egunez egun dena pasa da
gaur iritsi da azkena.
Baina oraindik kalean dago
ni bortxatu ninduena.

Egoera hauek tamalez dute
gizarte hontan tokia
nahiz ta amestu gizarte hobe bat
guziontzat egokia.
Frogarik eza izan da nire
kasu hontan aitzakia.
Errekurtsoa jarrita berriz
da kasua irekia.
Oraindik daukat barrua minez
ta erditik ebakia.
Epaile batek hartzen duenean
epaitzeko erabakia
egun horretan bukatuko da
behingoz nire terapia.