Bertsos - View details   To know more about this section

2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-01-08 Oiartzun Jaialdia
Conductor
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Olentzerorekin kantuan irten zarete etxekoak. Eta alabak galdetu dizu ea “Hator hator” kantatzen hasten zarenean, zergatik egiten duzun negar.

Description

Stanza name
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Stanza name:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alaba galdetu duzu
ta ezin egin uko
inoiz aipatu ditugu
hainbat euskal asunto
kartzelan han dauzkatela
Nahia, Asier, Urko
izeba ere egon zen
ta zeu zinen lekuko.
Gaur gogora etortzen zait
“Hator” esan orduko
etxe denetan ez dira
guztiak elkartuko. (bis)

Ta pentsa luzea dela
eta dela goibela
falta direnen zerrenda
triste eta krudela
bapatean etortzen zait
ikastolako gela
orduko hamaika lagun
haietan bat itzela
ta ja hogei bat urtean
kartzelan daukatela
ta burura etortzen zait
neu izan nintekeela. (bis)

Ta hemen karameluak
oihua ta zarata
Olentzero hor joanda
kaleetan zeharka
ni zuri erantzun nahian
ezinean, dardarka
mila hitz egin nitzake
ta hala’re bat falta.
Beraz jarraitu alaba