Bertsos - View details   To know more about this section

2017-01-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-01-22 Donostia Jaialdia
Conductor
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Sara Majarenas zara Miren. Gaur ere eman dizute baimena alaba ospitalean bisitatzeko. Gelan sartu zarenean, lo zegoen, eskutik heldu diozu eta begiak zabaldu, eta hala galdetu dizu: “Non nago ama?” “Zer gertatu da?”.

Description

Melody
Uztailaren hemeretzia
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-01-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Ekarridazu eskua Izar
eta heltzeai ez laga
begira nola iritsi zaren
ospitaleko gelara
begira hemen zure hartzatxoa
begira zure almohada
ez da etxea baina zainduta
zauzkagu ene alaba
amets gaizto bat eduki duzu
baina esnatu egin zara. (bis)

Saiatuko naiz Izar zuretzat
dena erraza izan dadin
ta horrexegatik esplikatuko
dizut dena arin-arin:
gogoan duzu zure aitatxo
gogoan zer zizun egin
baina begira, ez zaite nahastu
ta zintzoa izan nadin:
zauriak zuri egin zizkizun
niri eman nahi zidan min. (bis)

Konturatuko zinen etxean
ez zaudena honezkero
eta neu ere berriz eraman
egin behar naute gero.
Aiton-amonak hementxe daude
eta eurek zu espero
eutsi indartsu beste pixka’ten
ai nire esku balego
gaurtik aurrera eingo genuke
elkarrekin lo gauero! (bis)