Bertsos - View details   To know more about this section

2017-03-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-03-10 Usurbil Jaialdia
Conductor
Arregi Markuleta, Maider
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Enbeita, Onintza
Labaka Mayoz, Ane
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Onintzak Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu baten zatia irakurriko dizuet:
“Eta ni bizitza guztian titiak kokatu ezinik. Hamabi urterako handiegiak ziren. Hogeita birekin erortzen hasi ziren grabitatea deitzen dioten zera nazkagarri horren erruz. Harrezkero sujetadoreetan gastatu dudanarekin, telebistako platorako nire neurriko mahaia erraz erosiko nuke. Hamasei urterekin, bertsotan paparra aterata kantatu behar dela esaten ziguten, eta nik ezin gehiago atera berez hain aterata zegoena. Hogeita seirekin Hitzetik Hortzerako irudietan txapelketako logoa baino gehiago nire titiak ikusten zirela esan zidaten. Ez dakit inoiz hain zapalduta sentitu naizen”.

Description

Melody
Zelaia ikusi dut
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-03-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka Mayoz

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Behin pentsetan nebana
idatzi ta hara!
Munduari bueltaka
hor dabiltza jada
dena esanda daukat
nik neuk beharbada
irakurri duzuna
nire egia da. (bis)

U. Alberdi
Begirada jarrita
titi bat ta bitan
ipini zizkizuten
sarritan kritikan
haundiegi zirela
eta zeunden kinkan
ta ni berriz nengoen
zure inbiditan. (bis)

A. Labaka
Ai elkarri begira
a ze bi señora!
Gustora etorri naiz
gaur zuen ondora.
Nahiz ta ustez nentorren
polit a la moda
zergatik igotzen det
kamiseta gora? (bis)

On. Enbeita
Señora esan duzu
baina Ane begira
kamiseta igoaz
zure aurpegira
señora ikusi arren
gaur gu biok tira
zureak ere laster
eroriko dira! (bis)

U. Alberdi
Ni alde horretatik
ez nabil xelebre
titi txikiegiak
naturaren lege
baina horrelakotan
ez inoren mende
sarri ahaztu izan zaie
baneuzkanik ere. (bis)

A. Labaka
Ta horrek eragin du
zure aldartean
baina zergatik zaude
gu bion artean?
Ni behintzat pozik nago
orain apartean
luzitu behar dira
erori artean. (bis)

On. Enbeita
Luzitu behar dira
beti ahal bada
zertako etorri ziren
gorputz honetara?
Begiratu ezkero
nire argazkitara
hil arte haziko zaidan
gauza bakarra da. (bis)

U. Alberdi
Dominatzen dituzu
zuk zure artean
nereak berriz daude
diskretu, pakean
neri tokatu baitzait
gaurko jendartean
lautada izatea
mendien artean. (bis)

A. Labaka
Ta zuretzako hauxe
a ze ohorea!
Inun ez det ikusi
paisaje hobea
antolatu dezagun
saio dotorea
behin etxean utzita
sujetadorea. (bis)

On. Enbeita
Nik uste dut burmuina
be badaukatela
jendeak hitz egiten dit
sarritan horrela
eskotera begira
leloak bezela
ja uste dut hizketan
be badakitela. (bis)

U. Alberdi
Zuenek bai dutela
mamia, dizdira
nereak bi paxientxi
al dira guztira?
Baina kontuak nola
ditugun begira:
hauei esker bi ume
elikatu dira. (bis)

A. Labaka
Umeak elikatzen
gustora darraizu
gu ere hemen gaude
aizu, aizu, aizu!
Ta Onintza begira
ni jarri natzaizu
izen bana jartzea
soilik falta zaizu. (bis)