Bertsos - View details   To know more about this section

2017-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Oihane Perea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-06-16 Anoeta Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Perea, Oihane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Xakean, partida bukatu ondoren, erregea eta peoia kaxa berera itzultzen dira. Dominoan, fitxak zutik jarri eta lehenari bultza eginez gero, batak bestea bota eta denak erortzen dira. Balio ote dute esaldi horiek Euskal Herriaren egoerari begira?

Description

Melody
Beti penetan beti penetan
Stanza name
Seikoa, handiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Oihane Perea

Stanza name:  Seikoa, handiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Mahai jokotik asko ikas leike
asko baitabe ageri
baina ezin geinke beti jolasten
edo jolasean segi
ze ajedrezari begiratuta
begitantzen jatan neuri
errege usteko lar dagoala
eta peoi gitxiegi.

O. Perea
Errege usteko asko dago hemen
gure etxeko atean
ta izango da xake partida
luzetxo honen kaltean
fitxa guztiak jaso beharra
badaukagu bapatean
ahal bada peoi denak ipini
ditzagun goiko partean.

E. Lekue
Gure egoera ez da jokoa
ta bai ostera trantzea
dominorantza pasa gaitezan
hor be bada jokatzea
suertatu leike lehena bota
eta denak erortzea
ai baina zenbat kostatzen jakun
lehenengoa botatzea!

O. Perea
Bota ditugu guk fitxa batzuk
isildu da hainbat bala
baina partidan mina badago
ez da hain originala
bota dezagun fitxa multzoa
guk dominoan bezala
eta hurrengo belaunaldiak
zutik ipini ditzala.

E. Lekue
Pasa gaitezan karta jokora
xake eta dominotik
hor be erregeak agertzen dira
batetik eta bestetik
musean onak ei garela gu
entzun izan dot barrutik
baina euskaldunok inoiz ez dogu
hogeita hamaika eskutik.

O. Perea
Egunen baten izan ezkero
hogeita hamaika eskutik
domino fitxak ere kolpera
jarriko zaizkigu zutik
baina hortarako behar genuke
erregerik ta indarrik
herri honetan ez dagolako
txikira hordago egiterik.

E. Lekue
Edozein joko hautatu geinkez
nahiz ta onak izan berez
domino, karta edo xakean
guk hartu geinke bai babes
ta irabazten baldin badogu
berez abilak garenez
segiduan eurek jokoa eurena da
ta arauak aldatzen dabez.

O. Perea
Eurena dugu jokoa eta
kabiarra edo angula
mahai gainean dauzkatenik gaur
ezin dute disimula
seme-alabei kontatu gura
genieke pelikula
gure gurasoek kontautakoa
irabaziko dugula.