Bertsos - View details   To know more about this section

2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maddalen Arzallus, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-06-24 Andoain Jaialdia
Conductor
Beloki, Ion
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Arzallus, Maddalen
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka lehen puntua-emanda

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maddalen Arzallus, Aitor Mendiluze


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendilzue

Lehen puntua emanda

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du

I. Beloki
Zer sentitzen da berriz
herrira itzulita?
A. Mendilzue
Dagoela lehen bezain
txukun ta polita
ni joatea mesede
jendeak daki ta
ez zen hala egongo
ni hemen ibilita.

I. Beloki
Hemen edo Iruran
non zaude hobeto?
A. Mendilzue
Egia gogorra da
hemen esateko
herririk herri nabil
bertsoa tarteko
inun ez naiz gelditzen
nunahi izateko.

I. Beloki
Semea ere jada
duzu bertsolari.
A. Mendilzue
Oraindikan ez baina
ez da gaizki ari
nik ez diot sekula
agindu berari
berak egin dezala
gustuko dun hori.


U. Alberdi

Lehen puntua emanda

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Orain hasi bihagu

I. Beloki
Estua al daukazu
udaran agenda?
U. Alberdi
Lehen aipatu dizut
zeregin zerrenda
saioak izatea
halere gomenda
bertsolarientzako
ona izaten da.

I. Beloki
Bertsolari, idazle
zer zera gehiago?
U. Alberdi
Galdera hau erantzuten
beti hain arraro
zereginak baditut
desberdin zeharo
bertsolariago naiz
bertsotan banago.

I. Beloki
Ari al zera berriz
zeozer idazten?
U. Alberdi
Bai lehen aipatu det
paperetan nahasten
uzta biltzeko aro
niretzat udazken
ea zuri erostea
ez zaizun ahazten.


M. Arzallus

Lehen puntua emanda

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Orioko balearena

I. Beloki
Izan al zinen inoiz
Andoainen kantari?
M. Arzallus
Nola behin egin nintzen
noizbait bertsolari
hemen ari izan naiz
ari eta ari
herria ezagutzen dut
ez al da nabari? (bis)

I. Beloki
Azkena Ametsekin
noiz kantatu zenun?
M. Arzallus
Egia esan hori
aspaldi ahaztu nun
han Baionan izan zen
ta bestela inun
eta ez zen atera
gainera txapeldun. (bis)

I. Beloki
Hartu al dezu aspaldi
eskutan gitarra?
M. Arzallus
Egia esan ez dut
hori lagun txarra
eta gitarra jotzen
naizenez azkarra
gaur gauean badaukat
kantatu beharra. (bis)