Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu.

Description

Melody
Animoak ta eupadak
Stanza name
Neurri berezikoak
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Animoak ta eupadak
luzatu elkarrena
ta oholtzara gindoazen
eskaileran barrena
saioan eman nahi gendun
bakoitzak ahal zuena
baina Donostin izan nun
alderdirik txarrena. (bis)
Gaur heldu da galdu nuen
finalerako trena
hor doaz bertsolariak
Elortza da aurrena
ze emozio, ze tentsio
finalak dakarrena
pena ni izan nintzela
bederatzigarrena. (bis)

Publikotik ikusten det
zortzi nere antzerako
noiz bertso ona botako ta
saio ona aterako
hamairu mila lagun
hintxada aukerako
lan ona egin dezaten
eurak bultza beharko (bis)
eta ni oholtza gain hortan
egona naizelako
inbiri ta emoziorik
ez dut ukatu ahalko
ta txalo zaparradako
jausten zaizkit bi malko
publikoak danak berdin
txalotzen ditulako. (bis)

Ezagun ta ezezagun
nire eskubi-ezker
gainezka bete zaizkigu
erdigune ta bazter
saioaren azkenean
baietz BEC berbera leher
hemen zerk biltzen gaituen
ezin da ondo uler (bis)
igual bereizten gaituen
politikari esker
honek batu egiten gaitu
eta ze egun eder!
Gauza haundia ez gera
hortan ez nago oker
gauza haundia ez gera
baina bagera zeozer. (bis)