Bertsos - View details   To know more about this section

2006-01-28 Donostia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (38. 2006. Donostia)
Performance
2006-01-28 Donostia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Iturriaga, Unai
Silveira, Xabier
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Diote gizartearen ehuneko hamarra tabakoaren ondorioz hiltzen dela. Beraz ehuneko laurogeita hamarra ez da tabakoaren eraginez hiltzen. Beraz zergatik hiltzen da jendea?

Description

Melody
Anai-arrebak hementxe nator
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-01-28 Donostia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Xabier Silveira

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira: Denok dakigu inor ez dela
jaio bizitza guziko
ta jaio bada ingurukoek
lasai ez diote utziko.
Nahiz zigarroak akatzen ditun
hainbat neska ta mutiko
holako gaiak jartzen dituna (bis)
ez du tabakoak hilko.

U. Iturriaga: Munduan bada hainbat desgrazi
uholde, lehorte siku
edo elurte bat edo haizetea
bidean mila istripu...
Ehuneko hamarrak bihar edo etzi
nikotinak hilko gaitu
ta ehuneko larogeita hamar (bis)
inbidiak hiltzen ditu.

J.M. Irazu: Jende mordoa seguru asko
inbidiak eramanak
ta beste asko hil ohi ditunak
bideak ez bada lanak;
edadeak'e hil lezakeela
hainbeste jenden esanak
ta okerrenak izaten dira (bis)
aspertuta hiltzen diranak.

X. Silveira: Maiz tabakoa izan den arren
bizi garenen ukendu
erretzaileak hil aurretikan
ez dira sarri omendu.
Nik arrazoia dudala uste dut
eta ez baldin badut kendu:
tabakoak hiltzen ez duena (bis)
Guardia Zibilak hiltzen du.

U. Iturriaga: Bada beste bat igual hartzen du
bere aitonaren korbata
eta ondoren sama estutu
gogor saka eta saka;
puñal batekin sabela zabal
janarazten dizu kaka;
ez arduratu hoiek baitira (bis)
bakarrik ehuneko bata.

J.M. Irazu: Bizimodua atera behar
ehuneko larogeita hamarrak
ta lanbideak xurgatzen ditu
izerdiak ta indarrak;
bertsoak ere eskatu arren
halako betebeharrak
gaur bezelako egunak dira (bis)
hiltzen ez duten bakarrak.

X. Silveira: Bizi izan dut arnas estua
hastearekin soilik dantzan
imajinatu arnas estuka
pasacalles* dantzan plazan.
Irazuk ia-ia esan du
ta azkenean ez du esan;
nik behintzat erretzen segiko dut (bis)
lanak akatu ez nazan.

U. Iturriaga: Azken batean bakoitzak ditu
bere lege ta baldintzak
ze hil zintzake estatutuak
ta baita bertsolaritzak;
edo hil zaitzake gehiegi horrek
edo bizimodu hitsak
edo autoak edo PNVk... (bis)
Azken batean bizitzak.

J.M. Irazu: Filosofia haundi samarra
bota dezu nerekiko
behin bakarrikan esan dezu ta
azkar ez det ikasiko.
Silveirak erre behar du gehio
lanak ez duela hilko
zure onduan dabilena're (bis)
ez da ehun urte biziko.

X. Silveira: Jo Jexux Mari ba Unai dabil
sekula baino Unaio;
bizitza berak hiltzen gaitu ta
azkenean ze arraio!
Ba ez nago zurekin ados eta
zuzenketa honekin nahio:
autoari ta PNVri (bis)
heriotza deitzen zaio.

U. Iturriaga: Azken batean gurea dugu
hilkutxa edo paketea
kaltegarria dala jakinda
hainbat euro jakitea
baina hain txarra izango al da
zigarrotxo baten kea?
Ze erakundek gomendatzen du (bis)
euskalduna izatea?

J.M. Irazu: Hoi norbere esku egongo da ba?
Gainerakoan akabo!
Bizitza eta heriotzana
pasa degu tragoz trago
afalondo hau pasa dezagun
geroz eta gustorago
zerk hiltzen gaitun garrantzitsu da (bis)
zerk bizi gaitun gehiago.