Bertsos - View details   To know more about this section

2006-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-09-29 Loiu Jaialdia
Gai-emailea
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Paya, Xabi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Etxahun superiorarengana joan da Xabi, amets erotikoak izan dituela-eta.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya: Madre superiora
hau da hau problema!
Konfesatzeko dekot
kiskaltzen barrena;
pekatu ein dot eta
erlijio krimena;
hain zuzen San Lukasen
ehun ta bosgarrena. (bis)

E. Lekue: Bada konponbidea
ez duzu erraza
amets beroak dozuz
hori da demasa;
beno pekatua ez da
holango eskasa
hori bai ametsetik
ez daitela pasa! (bis)

X. Paya: Kontatu behar dotsut
dodana gogoan:
konbentua egoan
errosarioan;
gu biak ez gengozan
berba jarioan
biluzik gengozan ta
konfesionarioan. (bis)

E. Lekue: Zure berba danari
neukozu adi-adi;
pekatuak luzatu
deustezuz ugari
baina hainbeste detaile
ez kontatu neuri
bestele neu bihurtu
behar naz pekatari. (bis)

X. Paya: Jaungoiko maitea ta
Andra Mari ama!
Badago zerbait hontan
eta ez da drama;
ametsak aurrera ein
ta hor esan dana
zer da amets bukaeran
sentidu nebana? (bis)

E. Lekue: Ametsan bukaeran
zengozan zu grogi
aurretik pasa ostean
hamaika histori;
beraz zuk hartu dozu
nahiko kategori
Jainkoagaz ezkontzea
izango da hori. (bis)

X. Paya: Milesker euki dozu
eta pazientzia.
Ea ahazten dudan
hortaz igurtzia.
Hau ondo amaitzeak
deuko garrantzia;
esan eistazu oin zein
dan penitentzia. (bis)

E. Lekue: Monja lez beti zabiz
zu fin eta jator;
errezatu behar dozu
egunokaz gogor
ea bihar Don Justo
apaiz jauna dator;
beraz gelan sartuta
geratu zaitez hor. (bis)