Bertsos - View details   To know more about this section

2006-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-03-18 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Aiertza, Mikel
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Uranga, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Liburutegi ezagun bat erre da. Uranga eta Sebastian bi liburu dira. Liburuzainak Uranga liburua gorde egin du, balio handikoa delako; Sebastian, ordea, ez.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Uranga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uranga: Esan ziguten gure lekua
hor erretzen ari zela.
Guztiak bota ta gorde naute
ni reliki bat bezela
eta zu berriz zakarretara
ze gauza lizun ustela!
A ze putada liburu maite
suak erre ez zintuela! (bis)

S. Lizaso: Sute batekin gu ateratzen
jardun ziren afanean
ni bota eta zu bakarrikan
gorderikan azkenean;
reliki gisa gorde zaituzte
kutxa baten barrenean
txarrena ere ona baitegu
bakarrikan dagonean. (bis)

J. Uranga: Txarrena ere ona omen da
horregatik nago lasai;
apal honetan jarraituko det
nik irakurlearen zai
eta zu berriz zakarretara
bota zaituzte gaur porai
gaur egunean Biblia inork
ez baitu irakurri nahi. (bis)

S. Lizaso: Ondo irakurriz nigandik ere
zerbait liteke atera
baina akaso zure zortea
agian zeure kaltera.
Bitatik baten nik nahiago det
eman didaten aukera:
ni reziklatu egingo naute
ta zu ustelduko zera. (bis)

J. Uranga: Usteldu arte hala ta guztiz
egongo naiz bero-bero
eta jendeak irakurriko
nau ni ia egunero.
Reziklatzea hobea denik
ez zazu arren espero:
hortako soilik balio dezu
bi mila urte ta gero! (bis)

S. Lizaso: Nerea joan da eta horrekin
ez naiz hasiko ezbaian
bainan zu ere alperrik zabiltz
gehiegi luzitu nahian;
irakurtzeko zu egunero
ez zera egongo mahaian:
liburuzainak hartuko zaitu
hautsak kentzeko garaian. (bis)