Bertsos - View details   To know more about this section

2006-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ander Lizarralde Jimeno

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (30. 2006. Zarautz)
Performance
2006-09-01 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Authors
Lizarralde Jimeno, Ander
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Mahaia

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ander Lizarralde Jimeno

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahi duen harek sekula santan
ez du borondate txarrik;
orain artean beste aldera
begira daude alperrik
baina saiatu ezean inoiz
ez da egiten okerrik
bizitu dugun hau ez dulako
bizitu hainbeste herrik.
Azpijokoan betikoak ta
ez zaigu falta ankerrik
baina mahai bat ezin da eutsi
bi hankarekin bakarrik.

Beti agintzen dauden pertsonak
ez ditugu egokiak:
sendatu partez zaleak dira
nola egin ebakiak.
Bik nahi badute agudo hartu
daitezke erabakiak
ta hortik aurrera esandakoak
denak dira aitzakiak.
Lapur zikinez besterik hemen
ez dira bete tokiak
mahaiaz hizketan dabiltza baina
non gorde dira aulkiak?

Udara lasai utziko dugu
iraila heldu da jada;
utzi ta utzi azkenerako
hau hilabete ilada!
Agian nahirik ez dagolako
izango da beharbada;
diruarekin soilik sortu ohi
zaie eskutan dardara.
Bultza dezagun denok batera
herria baldin bagara;
hemen mahairik ez dugu behar
hemen hizketa behar da.