Bertsos - View details   To know more about this section

2006-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-09-23 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur ere eguna konturatu gabe pasa zaizu, baina etxera bidean, berriro, eguneroko beldur eta kezkak datozkizu burura.

Description

Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beste egun bat gehiago
oharkabe zait igaro;
hemen pasa naiz lehenago
eta berriz kaian nago.
Itsasoa laino dago
malekoitik haratago;
itsasoa laino dago
oroimena lainoago.

Goizean goiz arrantza nahi
atera ta dena etsai.
Ez naiz ia hortako gai
baina bueltan kresalez blai;
ta barrena ez dut lasai;
porturaino heldu naiz bai;
ta barrena ez dut lasai
berriz inor ez dago zai.

Urteek latz hartu naute
ez lagun ta ez emazte
irautea neure kalte
ta bizitzak ez nau maite;
bizia det neure kate
pauso hori eman arte.
Bizia zen neure kate
olatuek daramate.