Bertsos - View details To know more about this section
2006-12-01 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Bertsoa entzun |
2006-12-01 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Stanza name:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jubilatuta nagonez gero
harritua naz zeharo
denporak orain ez nau zapaltzen
nahiz ta egunak igaro;
obligazino eta kezkarik
gainera ia ez dago;
zereginak be pilatzen jataz
eginago ta gehiago
hainbeste gauza onen artean
penatxo bategaz nago:
zelan ez neban tren hori hartu
hogei bat urte lehenago.
Goizean lasai jagi neinteke
bostetan edo hamarretan
eta eguna igaro neike
mendian edo errekan.
Esan leiteke bizi nazela
hil arteko oporretan
eta ez uste traumarik ez daust
bape sortzen ez horretan;
abadea be izan nintzen ta
oraintxe nago zorretan:
ohituta nago ni neu lehendik be
lanik ein barik kobretan.
Osasun onak laguntzen badeust
egon barik botiken zain
aro eder bat daukat ganean
puntuatzekoa bikain.
Gaur arte majo doat guztia
honi heldu horri erain;
ez naz gaztea badakit hori
badot adin bat neure gain;
gaztetan ezin neban gauza asko
egin gura neuke orain;
horretan lana badaukat beste
bostehun bat urterako lain.