Bertsos - View details To know more about this section
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
Bertsoa entzun |
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
Stanza name:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hilabetean behin noa
horra nere ahalegina;
berrogei ta bost minutu
daukat bisita ziztrina.
Nolatan aprobetxatu
horren denbora pittina?
Zer esan barruko kezkak
edo betiko mitina? (bis)
Hor egoten gara lasai
hainbat gauza hitz egina.
Bukatu ta beti zerbait
ahaztuta ta huts egina;
nahiz ta gero itzulerak
eragiten duen mina
askoz mingarriago da
bera itzuli ezina. (bis)
Hendaian egon behar ta
hamaikak ta laurdenean
trena zikin ta betea
egoten da gehienean;
gero ordu luze hoiek
Pariserako bidean
Austerlitza heldu gera
heldu gera azkenean. (bis)
Handik beste autobus bat
poltsa guztiak gainean
tartetxo bat egon eta
buelta da azken finean.
Zerbait raroa dakargu
itzulerako trenean
maitasunak ta amorruak
bat egiten dutenean. (bis)
Lehenago Espainiara
ere joaten ginan zuzen
Andaluzia aldean
badira hainbeste izen;
gorrotoaren jauntxoak
gurekin hain daude gizen
alperrik da distantzia
salatzea oihuz ozen. (bis)
Behin Karmele izena zun
andra batekin joan nintzen
hontaz ta hartaz hizketan
oso gustora genbiltzen;
hura behin ez zen itzuli
ia kontura gaitezen:
neuk'e ez dakit hurrena
berriz itzuliko naizen. (bis)¡