Bertsos - View details   To know more about this section

2005-03-13 Aiherra Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Performance
2005-03-13 Aiherra Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Amets, Ainizako laborari bat zara, eta gaur heldu dira zure eskuetara 2x2 autobidearen planoak, behin betikoak. Bidea zure etxetik hogei metrora pasatuko da.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-03-13 Aiherra Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iruñea aldera oren erdian
joan ninteke bizi-bizi
errepidea azkenaldian
bihurtu baita notizi;
merkatura ere oren laurdenez
auto batean iritsi.
Aurrerapenak badatoz ainitz
beren bide eta guzi
baina hobe dut traktorez joan
eta lasai-lasai bizi.(bis)

Proiektu on bat manatu zuten
eta obratu behar zen
politikoak beti aintzina
joaten ez dira nekatzen.
Laborariek zer nahi ginukeen
inoiz ez dute eskatzen;
hor kamioinak eta autoak
joaten dira zuzen-zuzen
eta norbaitek galde egin al du
hain fite nora doazen? (bis)

Hain fite nora ote doazen
asmatzen ez da hain errez
Irak aldean lapurtutako
petrolio denak errez;
pentze berdeak gudronaturik*
nahi lituzkete indarrez.
Jon Sarasuak behin erran zuen
autopista zer den berez:
" Norabide bat, bizpahiru bide
eta zentzurik batere ez". (bis)