Bertsos - View details   To know more about this section

2005-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-09-08 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok aita-semeak zarete, Sebastian aita eta Sustrai hamasei urteko semea. Sustrai New Orleansen zegoen, Katrina itsasikara iritsi zenean. Astebetean aitak ez du semearen berririk izan. Gaur deitu dizu telefonoz.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Hara ta hona ibilia naiz
bertan geratzeko ordez
sentimentuak ta ikusiak
neure baitarako gordez.
Orain artean ez dizut deitu
barka zaidazu faborez
neronek ere ez bainekien
bizirik nengon edo ez.

S. Lizaso:
Betiko grinak izan dituzu
seme, bidaiatzekoak
ta albisteak entzun ondoren
larri geunden etxekoak;
telefonoan deiak genitun
amets baten antzekoak
ta zure deiak legortu dizkit
astebeteko malkoak.

S. Colina:
Barkatu zazu aita maitea
eragin dizudan pena;
zure barruan borborka dabil
maitetasun sentipena.
Albiste ezak eragin arren
malko putzu nabarmena
albisterik ez jasotzea da
sarri albiste onena.

S. Lizaso:
Barkatu baina ez nago ados
seme zure esanean;
hainbat albiste telebistatik
jaso degu zuzenean;
pentsatzen gendun zu han zinela
hil kopuru barrenean
beti txarrena pentsatzen baita
albisterik ez danean.

S. Colina:
Egia esan ez nun espero
gure aitaren marmarra;
beti izan da builosoa ta
ahotsen duna indarra.
Jaioberria nauzun honetan
ez ote da zoritxarra
heriotzetik ihes egin ta
errita entzun beharra?

S. Lizaso:
Ez zan errita bainan kritika
ez ote gendun normala?
Gure etxean hurbil baitzegon
heriotzaren itzala.
Agur seme ta orain amakin
jar zaitut nik berehala;
hitz egiozu sinetsi dezan
oraindik bizi zerala.