Bertsos - View details   To know more about this section

2005-02-25 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Performance
2005-02-25 Elgeta Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Murua, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Elgetara pakistandar asko etorri dira, eta Murua da horietako bat. Unairen arropa dendara joan da euskaldundu egin nahi duela eta horretarako jantzietatik hasi nahi duela esanez.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-02-25 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre:
Zuk nahi dezu erosi
ta nik irabazi
biak konpon gintezke
gu primeran kasi;
zaila ez dago eta
badakit non hasi:
manta zahar hori kendu
ezazu lehenbizi! (bis)

I. Murua:
Horixe egin nahi dut
hori dut ardura
atorra jantzi eta
txapela burura.
Euskeraz deus ez dakit
gehiagon modura
gutxinez hartu nahi dut
euskaldun itxura. (bis)

U. Agirre:
Hori batzuetan da
hemen nobedade
ni asko poztutzen naiz
ta biontzat hobe;
baina zure itxura
bailegoke grabe
txapelikan ez jantzi
zimak moztu gabe. (bis)

I. Murua:
Laister naiz barberian
zima dariola
zapela jaztea nahi
asko zait ajola;
ezin nezake Elgetan
jarraitu inola
kalen markatzen naute
jende denek hola.* (bis)

U. Agirre:
Ezin ibil zintezke
zu lotsa karraio.
Nahiz eta hemendikan
zu urruti jaio
entrenatzen egingo
ditugu bi saio:
hola egiten dunari
hola egiten zaio.** (bis)

I. Murua:
Aizu ikasle ona naiz
ikasten det di-dan
baina jende gaiztoa
badabilkit jiran;
batek hola egin zidan
nik hola segidan
ta berak berehala
hola egin zidan.*** (bis)