Bertsos - View details   To know more about this section

2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-03-18 Mendexa Jaialdia
Gai-emailea
Ibarra, Iratxe
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitona-bilobak zarete. Lekeitioko eskolapean jolasean ari zaretela KORRIKA pasatu da. Sustrai bilobak aitonari hau galdetu dio: "Nora doaz hain azkar?".

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Ene iloba galdezka zatoz
bertatik aldamenetik:
nora dihoaz hauek guztiak
nora doaz ta zergatik?
Nik zergatia eta norantza
zein den ederki badakit
urruti doaz oso urruti
bertako izateagatik.

S. Colina: Beraz helmuga omen daukate
Nueva York edo Parisen
urruti nun den nik ez dut eta
oso ondo entenditzen.
Begira nola denak grinatsu
eta sasoian doazen
benga aittitta utzi bastoia
ta eurekin joan gaitezen.

A. Mendiluze: Nola diozu bastoia utzi
ta abia gaitezela?
Ondo dakizu ezin naiz jardun
korrika hoiek bezela.
Lehen ez det esan beren helmuga
hizkuntza indartzea zela
beraz beraien pausoak nere
hitzak izan daitezela.

S. Colina: Begira nola korrika baten
dihoan herri osoa
hemen aitona zaharrena ere
hain dago animosoa
baina zuk beti esan didazu
eta hau ez da kasoa:
poliki egin behar direla
bai hitza ta bai pausoa.

A. Mendiluze: Bai baina mantso abiatzeak
denetan ez du balio.
Hau da Korrika miragarria
aidea dela medio
ez da korrika denak bezela
alderantziz da propio:
honek arnasa estutu ordez
arnasa ematen dio.

S. Colina: Zertan aipatu baina arnasa
hauspoa ta pausokera?
Nik zazpi urte ditut bakarrik
eta ez dira sobera.
Benga aitona joan gaitezen
korri pixkat egitera
eta korrika ezin baduzu
txutxeriak erostera.