Bertsos - View details   To know more about this section

2007-02-16 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-02-16 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lizaso baserritarra haserre dago Murua gai-jartzailearekin. 2001eko txapelketan baserritarrak agertzen ziren gaietan, baina 2005ekoan ez.
Gaiari oharrak
Publikoak erabaki du bertsolari bakoitzak zein paperetatik kantatu behar duen.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-02-16 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Azken urtetan bertsolaritzan
bada mudantza galanki
ta gaiak ere aldatutzea
hor norbaitek erabaki.
Bertso gaietan baserritarrak
ahaztuxeak izaki
nundik datorren ukatzen dunak
nora dihoan ez daki. (bis)

I. Murua: Guk txapelketa egin genuen
etorkizunan neurrira
ta baserriei zein dago bada
baserri hoiei begira?
Baserritarra bertan dagona
baina kaletik bizi da
ta etorkizuna ezin da eraiki
heriotzaren harira. (bis)

S. Lizaso: Lehena ahaztuta bide berrian
bila zeratela ari
bertsolaritza aldatu dala
gauza askotan nabari;
bide hortatik eten daiteke
loturaren zenbait hari
Uztapide ta Basarri ere
ez al ziren bertsolari? (bis)

I. Murua: Bertsolariak gainera haundiak
ziran bi horiek klaro!
Batek enbido jotzen zuen ta
besteak ondotik hordago!
Ez naiz hasiko gaur egunean
nor den bertsolariago
baina hausturarik ez dan tokian
berrikuntzarik ez dago. (bis)

S. Lizaso: Nik onartzen det iraganetik
berrikuntzara pasoa
baina gaietan ez dut bilatzen
lehen zegon mami goxoa
ta kritikatu gure munduan
sarri askotan jasoa.
Euskaldun zaharrak ulertze ez duna
ez da egizko bertsoa. (bis)

I. Murua: Oh baserritar alper-alperrik
ai zera ekin ta ekin!
Ematekoa emanda dago
bertsoa gai horiekin.
Gaurko gazteak baserrietaz
dira erabat ezjakin
duela hamar urte txapeldunak'e
porru bat zer zan ez zekin. (bis)

S. Lizaso: Porrutan ere aldea dago
jan izanetik errera
azken boladan pasa dezute
onar litekeen barrera;
zuen bidetik amai ezina
berrikuntzaren karrera
Barakaldora joan zineten
ta aurten Santandarrera. (bis)

I. Murua: Oh baserritar zeuk behar dezu
zeuk geroa erabaki
aldatu edo betiko buka
eta lur zabalan jaki.
Barakaldora juan ginan gu
ta irabazi galanki
nora dihoan gaurko gazteak
zertara doan badaki. (bis)

S. Lizaso: Zertara doan badakiela
ulertzea ez zait errez
lehena ahaztuta berrian bila
zoazte halabeharrez.
Gerta ez dedin deskalabrua
gorde oreka mesedez
gerta liteke lehengoa galdu
ta berririk bilatu ez. (bis)

I. Murua: Mantarrak jantzi eta abarkak
ibiltze al zera goizean?
Garoa ebaki orbela bildu
noizbait'e hego haizean;
egite al dezu lana jatenik
ta sega pika noizean?
Etorkizunik ez dago lagun
gauzak berritu ezean. (bis)

S. Lizaso: Gauza berrian bila abitu
baina ez baztertu zaharrik
eta mesedez ez zazu ahaztu
entzule baserritarrik.
Gaurko bertsoak ez du guretzat
lehengoak zuen indarrik
lehen bihotzera iristen ziren
gaur belarrira bakarrik. (bis)

I. Murua: Gaurko bihotzak bertsoa ere
berez dauka onartuta
ez ulertzean gauza normala
zaude jenio txartuta;
bizirik hila da baserria
du geroa agortuta
hargatik orain esnea ere
saltzen da kajan sartuta. (bis)

S. Lizaso: Ze arraiotan berrikuntzakin
sortu hainbeste endredo?
Baserritarrak izan nahi degu
bertso saioen bezero
eta zerorrek kaja aipatu
ez nuen asko espero
bertsolaiak'e zer balio du
behin kajan sartu ezkero. (bis)

I. Murua: Arrazoi dezu azkena emanda
dago behin kajan dagona
bertsolaritza bizitu egin da
aspaldi kajan egona.
Zuri gauz bera sasitu zaizu
zelaia eta sakona
ez baitakizu ongi bereizten
belar txarra eta ona. (bis)