Bertsos - View details   To know more about this section

2007-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-08-07 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Altube, Amaia
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Euskal txirrindulari bat zara, Iban Mayo. Astebete daramazu etxetik irten gabe.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pentsatu ere ez nuen egin
hain destinu okerrean
nere gorputza sentitzen nuen
sasoian ta indarrean.
Positiboa eman dut orain
mundu guztian aurrean
dela aste bat "Animo Iban!"
ta bultzadak bizkarrean
eta gaur berriz hiltzen utziko
ninduketen bazterrean. (bis)

Azken urteetan sentitu izan dut
zale gehienen eupada
esan bezela orain ordea
sentitzen dut ostikada.
Ez dakizue zein exijente
izaten den tenporada!
Beti emaitzak ta esponsorrak
presioa hona, hara;
dagon drogarik txarrena beti
irabazi beharra da. (bis)

Ta ez pentsatu orain nik ere
barrenean daukat pena
zulo beltzean sartuta nago
infernuaren hurrena.
Orain badakit zale guztiek
gorrotatuko nautena
nik onartzen dut neure akatsa
hipokresi nabarmena
onartuko det neurea baina
zuek onartu zuena. (bis)