Bertsos - View details   To know more about this section

2007-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Unai Iturriaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-08-09 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Pagegi, Pablo
Bertsolaris / Authors
Agirre, Manex
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Manex ama dugu eta Unai ume jaioberria. Amak besoetan dauka; ama umeari begira eta umea amari begira, biak harrituta ikusten dutenarekin. Jakin nahiko genuke zergatik dauden harrituta.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Agirre: Beratzi hilabete
nik nuela busti
ta ordutik pasa da
euri ta eguzki.
Jaio da ta sustoa
hartu dut nik noski:
umea ez da ba jaio
patilla ta guzti! (bis)

U. Iturriaga: Bi patillatxo ertzean
eta burua zut
minutu luze baten
begiratu dizut.
Baina ez izan txotxola
konpondu behar hau guk:
ez begiratu horrela
nik esnea nahi dut. (bis)

M. Agirre: Esnea gura duzu
nik ez nuen uste
titia ematen pasa
horrenbeste aste...
Laister hasiko zara
jo zenbat ezuste
titia utzi eta
Dudacosan eske! (bis)

U. Iturriaga: Horren goxo nengoen
ni tripa ertzean
eta hau disgustoa
mundura sortzean!
Tabakorik ez dago
ta nago letxean...
Canal Plus egongo da
gutxinez etxean? (bis)

M. Agirre: Begira umea zein
listoa daukagun!
Izorratu! Canal Plus
guk nola ez dugun;
Xabier Letek noizbait
oso argi esan zun:
isilik egoteak
zenbat balio dun. (bis)

U. Iturriaga: Xabier Lete aipatu
ta ni dardarrean
konfiantzarik ez dut
haren bizarrean.
Ez nintzake egongo
ni ere haserrean
isildu ez bazina
aitaren aurrean. (bis)

M. Agirre: Egia da bai aita
ez naiz konturatu
berak egin didana
ezin dut barkatu.
Ematen dizutena
Unaitxo onartu
baina ez zaitez inoiz
bertsolari sartu. (bis)

U. Iturriaga: Tabakoa da txarra
txarra da ardoa;
bertsolaritza ez da
itxuraz sanoa...
Nora ekarri nauzu?
Hau mundu arranoa!
Zabaldu hankak, berriz
ni barrura noa! (bis)