Bertsos - View details   To know more about this section

2008-12-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-12-19 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Uranga, Jokin
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Sebastian erdikalean bizi den azpeitiar bat da. Santo Tomas goizeko ordu bietan, lorik egin ezinda, balkoira atera da.

Description

Melody
Anai-arrebak hementxe nator
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-12-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gazteak juergan zaharrak balkoian
zer-nolako komeriak!
Eta eskerrak sasoi garaian
egin nituen neuriak!
Birikak eta gibela dauzkat
aspalditikan eriak...
Lorikan ezak ez nau erretzen (bis)
baizik eta inbidiak.

Inbidiakin begira nago
kalean den panoramai.
Ai neu banintza hoiek bezela
parrandan ibiltzeko gai!
Begira nago aurreko etxetik
builan ari dan aitonai:
gazteak ondo zebiltzak eta (bis)
German isilik egon hai!

Nahi ta ezinak zer atsekabe
sortzen duen bihotzera.!
Nere kexarik ez da helduko
inon belarri ertzera.
Balkoia itxi eta ohean
sartu behar dut atzera
begiak itxi ta ametsetan (bis)
iragana oroitzera.