Bertsos - View details   To know more about this section

2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-04-20 Mendexa Jaialdia
Gai-emailea
Ibarra, Iratxe
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Paya, Xabi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Duela zenbait denbora Interneten Beñaten idatzi bat irakurri nuen; zati bat irakurriko dut: "Behin esperimentatzen hasita, polita izango litzateke bertsotan bukaera pentsatu gabe hastea, automatismoak albo batera utzita. Ni ez naiz saiatu inoiz halakoak era kontzientean egiten, eta esperimentu polita izan liteke. Ia subkontzientean daukaguna agertzearen modukoa. Bertsoa pentsatu gabe hastea, bertsoari berari uztea gu behar den tokira eramaten, gu ere harritu egingo ginateke noraino heltzeko gai garen ikusita". Aukera emango dizut, baina ez zaitut bakarrik utziko. Xabik lagunduko dizu. Librean utziko zaituztet, baina igarri dadila bukaera pentsatu gabe ari zaretela.

Description

Melody
Haizeak bidali du
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi: Pentsatu gabe hasi naiz
Ai! Ai! Ai! Ai! Ai! Ai!
Hala ematen du baino
ez nago oso lasai.
Nahiz eta aurrekuak
dauden oso alai
ne larruan ez luke
inortxok egon nahi.

X. Paya: Txalorik ez da behar
ez da pentsatuko
hasi beharra dugu
segi eta punto.
Hauxe ez da hain erreza
gero ez egin uko
idatziaz ez al zara
gero damutuko?

B. Gaztelumendi: Damutu egingo naiz
hau da hau abaila!
Gustora hartuko nuke
Xabi Payan maila.
Bukaera okurritu zait*

X. Paya: Aizu parkatu Beñat
ezin da pentsatu
hemen egin behar da
hasi ta bukatu.
Eta ez bada kabitzen
ta ezin ohartu
errima bat hartu ta
ahal den gisan sartu.

B. Gaztelumendi: Ez zait ba kolatu orain
gure Xabi Paya!
Iruditzen zait bera
dedala etsaia
baino ailegatu da
zeozeren garaia...
Orain bukaera bat
daukat bota nahia.

X. Paya: Beitu! Konturatu da
txarto egin zuela.
Horrela ez da lortzen
inongo txapela.
Hasi pentsatu gabe
Jopela! Jopela!
Fijo neska hoiek ere
egiten dutela.**

B. Gaztelumendi: Hoiek egiten dute
ta ni nabil txarto.
Honek lehen bukaera
pentsatu du bapo!
Hargatik gelditu da
grazioso galako
Xabi Paya tranpetan
onena dalako.

X. Paya: Klaro! Ez badu egiten
bertso eta fallo
ezin da ona izan
eta ze arraio!
Ni hasten naiz bertsotan
hortan banaiz iaio
ezin naiz txarra izan
zer egingo zaio!

B. Gaztelumendi: Harrotasuna ona da
harrokeria ez.
Horrela Xabi Paya
hain dabil aldrebes.
Nahiz ta honek bertsotan
egiten dun errez
errespeto pixka bat
nerekin faborez!

X. Paya: Puntuka egingo dugu
argi gera dadin.
B. Gaztelumendi: Bueno zuk esan dezu
beharko da egin.
X. Paya: Ezin da pentsatu ta
ezer bota arin.
B. Gaztelumendi: Egia da zurekin
ezer ez da berdin.

B. Gaztelumendi: Hau ez da izan juxtu nik
pentsatzen nuena.
X. Paya: Idatziarengatik
dauka orain pena.
B. Gaztelumendi: Hau da inoiz egin dedan
gauzarik zailena.
X. Paya: Idazten duzun hori
pentsatu hurrena.

X. Paya: Ta paranoia hori
noiz otu zitzaizun?
B. Gaztelumendi: Ostegun gau batean
izango zan entzun.
X. Paya: Ta inork ez al zizun
blogera erantzun?
B. Gaztelumendi: Zer egin behar det zuk
barkatu zaidazun?

B. Gaztelumendi: Baino zu nahiko ondo
ari zera Xabi.
X. Paya: Amamak esaten dit
ez al da nabari?
B. Gaztelumendi: Zu bertso eskolan egon
zinan oso adi
X. Paya: bai eta egon nintzen
urteak ugari.

X. Paya: Horrela ikasten da
bestela ezin da.
B. Gaztelumendi: Egia!. Pastelari
jarri dio ginda.
X. Paya: Inor ez da jaiotzen
bertsotan jakinda.
B. Gaztelumendi: Ni're harro nengoke
horrela eginda.

B. Gaztelumendi: Hala're ikasteko
badaukat denbora.
X. Paya: Denbora ez gastatu
ez joan inora!
B. Gaztelumendi: Adinean ta mailan
joan nahi det gora.
X. Paya: Bertsotan denerako
denbora egongo da.

X. Paya: Jada azaldu dugu
geure talentua.
B. Gaztelumendi: Orain nola bukatu?
Hori da kontua!
X. Paya: Amaituko al dugu
esperimentua?
B. Gaztelumendi: Ohore bat izan da
zukin kantatua.