Bertsos - View details   To know more about this section

2008-07-17 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-07-17 Alegia Jaialdia
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Iker, San Juan izango zara, San Juan Bataiatzailea, gure herriko patroia edo zaindaria; eta zu, Maialen, Karmengo ama. Azkenaldian San Juan haserre dabil, festa guztiak eta ohore guztiak Karmengo amak jasotzen dituelako.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-07-17 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio: Alegri da hau eta
egon behar da alai
baina gure San Juan hau
beti ohore zai
beti protestan eta
beti gehiago nahi...
Festetan gaude eta
egon zaite lasai! (bis)

I. Zubeldia: Honek Alegri zion
ta ematen dit pena
eskuetatik joanda
daukagu Karmena.
Nola izango da ba
hau patroi zuzena
ondo esaten ez duna
herrian izena? (bis)

M. Lujanbio: Honen jenio txarra
oraindik kupida
autosufizientzia
onena hori da.
Ta zure herritarrei
begira! begira!
zure beharrik gabe
bataiatzen dira! (bis)

I. Zubeldia: Kontua atera zait
aurrekoz atzea
ta Karmen jarri zaigu
deabrun antzea.
Alde hontatik hautza
pasatu al zea?
Pena bakarra daukat:
zu bataiatzea. (bis)

M. Lujanbio: Zentzurik ez daukate
orain lehengo penek
bataioa're egiten
du ja edozeinek!
Eta San Juan, San Juan'e
San Juan dute denek...
beste elegantzi bat
badauka Karmenek. (bis)

I. Zubeldia: Zertan hainbeste buila
ta hainbeste engaño?
Zertan jarriko gera
ergel eta ñaño?
Festak egin litezke
ondo egin joño
San Juanetan hasi ta
Karmenetaraino. (bis)