Bertsos - View details   To know more about this section

2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Aitor, irakaslea izango zara. Urteetan izan zara eskola batean irakasle, eta eskaintza jaso duzu kartzela batean eskolak emateko. Gaur duzu lehen eguna; nor izango aurrean eta garai batean zure ikasle bihurriena izan zen Xabier.

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Zurekin urte latzak
igaro nituen
baina hara bizitza
nola aldatu den!
Behin behar ta zigorra
jaso dezu hemen
nere zigorrei parre
egiten zenien.

X. Silveira: Ezagutu nuena
ez dela dirudi.
Ez nuen malko gutxi
parrezka ixuri!
Zeren egiten nuen
parrea ugari
baina ez zure zigorrei
baizik eta zuri.

A.Mendiluze: Neuk ere egiten nizun
badakizu zuk'e
gozatu egiten nuen
nahiz ta zuk ez uste
zigorrak bikoiztuta
piper baten truke.
Orain egiten pozik
utziko nizuke.

X. Silveira: Begira, paradoxa
hutsa da mundua!
Ba al duzu hau jartzen
duen liburua?
Lehen piperra medio
ze zigor mordua!
Orain piperpotoak
nauka zigortua.

A. Mendiluze: Hala ere kostako da
luzaro lotzea
gehiegi izango da
agian lortzea.
Gainera jarrai zazu
betiko antzea.
Pena litzake orain
ondo portatzea.

X. Silveira: Hemen barruan ez da
errex harropuzten
ta bokiei ez diet
inoiz erantzuten.
Baina zu nola astero
etorriko zaren
asko ikasiko duzu
niri erakusten.

A. Mendiluze: Beraz berriro segi
beharko jo ta su.
Lehenengo egunetik
ikeratu nauzu.
Baina rolak aldatu
ditzakegu aizu
ta orain nota neri
jarriko didazu.

X. Silveira: Ze interes ezkutu
ote duzu notan?
Isildu! Edo bertan
jausiko naiz lotan.
Zurekin rollo ona
edukitzekotan
klaseak eman beharko
dizkiazu bertsotan.