Bertsos - View details   To know more about this section

2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-11-07 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Aramendi, Martin
Bertsolaris / Authors
Barandiaran, Aitzol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Eskuei sarri-sarri begiratzen diezu. Oraintxe ere hala zaude. Zer duzu edo zer dabilkizu esku artean?

Description

Melody
Larogeita hamar urte
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskua da besoaren
muturrean dan laguna
sarri eman sarri heldu
hori da bere jarduna
merezi baino gutxigo
estimatu ohi deguna.
Begira jarriz hor dago
bai bizitza, maitasuna...
Sarri zabal eukitzen det
eta bilduta hurruna
eskuetan irakurtzen
delako etorkizuna. (bis)

Zerbaiti heldu nahi horrek
badauka nahiko balore
batzutan dena da polit
batzutan dena dotore
baino ez det nahiko ausardi
ni saiatu ohi naiz orde.
Nere eskuak badauka
nahiko balio, ohore...
Zerbaitez seguru banaiz
zergatik bestea gorde?
Zerbait benetan nahi badet
biekin heltzea hobe. (bis)

Azkenen esku bat zer da?
Hezurra eta azala.
Eskumutur bat fin-fina
ta soberan azkazala
baina badu balio bat
beste gauz asko bezala
alde batetik argia
eta bestetik itzala.
Nik luze-luze jarrita
hortxe utziko det hala
eta norbaitek nahi badu
bertatik hartu dezala. (bis)