Bertsos - View details   To know more about this section

2008-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-08-14 Gabiria Jaialdia
Gai-emailea
Maiz, Gorka
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
"Txapela buruan eta ibili munduan" dio esaerak. Horrenbesteko balioa edo babesa al du txapel batek?

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aldaketa izan al da
horretaraino sakona?
Hori al da txapelari
beretik dagokiona?
Egia da bai lortzea
ez dela izaten broma
baina zenbat aldatu naiz
ni Ilunbetikan hona?
Agian irriparretan
igertzen zait zoriona
agian plazara joanda
badaukat ezinegona
baina txapela ez da berez
hain haundia ta hain ona
beste hainbeste ez bada
bere azpian dagona.

Janzteko momentuan bai
galtzatan ezin kabitu
ezin beteko nituen
zabalagoak banitu.
Saltoka ez nintzen hasi
baina ez zaitezte larritu
ez nuen egin jenderik
ez zedin nitaz harritu.
Gerora plazara joanda
hamaika gauza aditu...
Badakizue jendeak
maizegi epaitzen gaitu.
Hortan da txapela ona
halaxe zait iruditu:
ate batzuk zabaldu ta
aho batzuk ixten ditu.

Baina ez gaitu bihurtzen
ez izar ta ez jenio
hori ez luke emango
eskatuko bagenio.
Horren azpitik lanean
segi behar da serio
lehengo bide berdinetik
ia ze erremedio!
Nik ez det txapelagatik
aldaketarik desio
ez det amets bihurtuko
ez det nere obsesio.
Txapela berez nork nahi du?
Ez du gehiegi balio.
Txapel bati balioa
denborak ematen dio.