Bertsos - View details   To know more about this section

2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-03-08 Berriz Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur goiz itzartu zara, eta etxeko beharrak egiten hasi zara: etxea garbitu duzu birritan, eta etxeko denen arropak lisatzen ipini zara. Halako batean, irratia piztu duzu, eta hala dio: "Gaur martxoaren 8a da, Emakumearen Eguna".

Description

Melody
Ai zer plazera bost urten buruan I
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxeko lanak egitea da
maiz langintza derrigorra
baina hau ote emakumeon
eguneroko zigorra?
Sekula ez det inoiz aditu
"Ze ama on ta jatorra!"
nere hiztegian ez da azaltzen
jaiegun edo oporra.
Plantxa itzali arropa bota
eta denaa la porra
gaurtik aurrera hasiko baita
nere greba orokorra.

Nere senarrak ere uste du
dela etxeko alkate
ni manikia izan ninteke
ta bera eskaparate.
Orain artean dena egiteko
banun mila borondate
baina ostikoz jo behar ditut
mahai gain, leiho ta ate.
Dena utzita aldarrikatzen
saiatu nadin jo ta ke
nahiz ta senarrak ez dun egingo
hautsak irensten dun arte.

"Ama bazkaia ze txarra dagon!"
seme txikiak kritika
senarrak ere lorerikan ez
ez da horren hipokrita.
Baina guztia utziz banoa
kale aldera korrika
trago bat lasai hartu behar det
hor lagunekin jarrita.
Zergatik egon besteei begira
lur jota eta etsita?
Berdintasuna lortu behar baita
baina gugandik hasita.