Bertsos - View details   To know more about this section

2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lazkao Txikik, hemen, orain dela hogei urte bertso ederrak kantatu zituen ispiluari begira. Ba begira nola dagoen ispilu hura.
Gaiari oharrak
Ispilu hautsi baten zatiak eman dizkio Elizasuk.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hementxe zen bai artean ere
ni nintzen erdi mutiko
Lazkao Txikik ispiluari
nolako hiru bertso trinko!
Ispilu zaharra hautsi egin da
ezer ez baita betiko
baina hiru bertso haiek hain ziren
dotore eta begiko
hiru bertso haien kategoria
denborak ez du hautsiko.


Horrela hartu ispilua ta
hiru bertso erdi ozen
adjetibo bat ipintzekotan
agian delicatessen.
Bere burua irudikatuz
horren sakon horren zuzen
ispilu honek puskatzeko're
izan du behar hain bat sen
osotasuna baino gehiago
Lazkao Txiki printzak zen.

Ta ondorengo belaunaldiek
berriz osa dezakegu
Joxe Mielen bertso bidean
sarturikan baikaude gu.
Maisu gisara onartzen degu
bai udara ta bai negu
mikrofonoan trebea baitzen
harremanean eredu.
Ispilurikan ez degu behar
ispilua bera degu.