Bertsos - View details   To know more about this section

2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-07-12 Lezama Jaialdia
Gai-emailea
Garitano, Ortzi
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Generazio bateko kide, partaide, buru eta eredu izan da askorentzat, garai bateko patillak... Hainbeste urtetan, zure panorama zerbaitetan aldatuko zen bertsolaritzan. Zertan?

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oso gazterik hasi ginen gu
gazteegi gaztetxotan
baina ze kristo! Aukera egoan ta
gu saiatu ginan hortan.
Jenteak deitu eta gu joan
sarri bertsoak kolokan
deiaren mozkorraldiagatik
neuronak be inoz lotan
ta ohartzen zara patillak eurak
ez dabela eiten bertsotan.

Halan be plazer bideak badauz
topetako mila modu
ta ezin ukatu bide honetan
asko disfrutatu dogu.
Nahiz eta beti zer gura neban
igual ez euki hain klaru
hogeta hamabost urtetxo eta
kriston motxila dakargu!
Gure kantukide askorentzat
beti hor egon gara gu.

Baina halan be ez naz hasiko
neure arduretatik ihes.
Inoz parean joten dogu bai
baina beste askotan ez
baina hoixe da bertsolaritza
ta zalea zeu zara juez.
Ortzi zurea zan laudorio
niri egindako oles
ala jubilau ein gura nozu
zaharregia banintza lez?