Bertsos - View details   To know more about this section

2009-06-14 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-06-14 Ereñotzu Jaialdia
Gai-emailea
Zerain, Aritz
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Krisiak Iker ere harrapatu du, eta langabezian gelditu da. Joxerekin adiskidantza baduenez, bere baserrian agertu da lanik ba ote duen galdezka. Joxek lana badu, baina zalantzak ere bai, eta egun pare batean proba egingo omen dio.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-06-14 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Zubeldia:
Krisi maltzur hau etorri dala
jakina da honezkero.
Ahal baldin bada izan nahi nuke
zuen etxeko bezero
baina agenda estua daukat
kantuz nabil egunero
ta ahal baldin bada hasi nahi nuke
belarrak sartu ta gero.

J.Agirre:
Ze demontretan hasiko zan hau
ia seguru nekian
orain artian defenditu da
lanik ein gabe tokian.
Orain krisisa etorri dala
ta estuasun larrian
baina nik ez dut morroi beharrik
lanik ez dagon garaian.

I.Zubeldia:
Horrenbeste behi dauzka etxean
esatea komeni da
ta ikuiluan ez naiz hasiko
orain jira eta bira
zabaldu langak eta ateak
bialdu danak mendira
ta elkarrekin joan gintezke
Ordiziako perira.

J.Agirre:
Nere ustetan lana ikusi
nahi du honek ispiluan!
Buila galantak ateratze'itu
sekulako istiluan
gerri buelta ere ona dauka ta
lepua daukabrilluan
hau baino behin bat narratsagua
egongo da ikuiluan!

I.Zubeldia:
Igual egia esango zendun
hortan ez daukat zalantzik
esan didazu nik badetela
behi dotore baten antzik
jana ematen motela zera
ta haiek ez dute gantzik
ni horrenbeste guarnau ezkero
ez zan egongo narratsik.

J. Agirre:
Antzemate'izut kontuarekin
nola engainau nahi nauzun
lehenago ere pasea naiz ni
bakina bat estuasun.
Gainera ez dakit soldata ere
zenbatxo zuk nahiko dezun
pentsatutzen det galdetutzea
zenbat ordainduko'idazun.

I.Zubeldia:
Diru pixka bat izate hori
denok degunez gustoko
hala're lasai zifra haundikin
ez zaitut-eta itoko!
Zuk segi segan ta belarretan
ta ni kanturako pronto
aberastu ez zera eingo baina
asperrak ez zaitu joko.

J.Agirre:
Nahi bezelaxe pasatuko det
gazte maite zure broma
nere denboran ni ez naiz izan
lanik ein gabe egona.
Bertsotan sarri dabilen hura
netzat ez da morroi ona:
zurekin behera eroriko da
lehen balantxaka dagona.