Bertsos - View details   To know more about this section

2009-04-25 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Arrate Illaro Etxebarria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (38. 2009. Gabiria)
Performance
2009-04-25 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolaris / Authors
Artola, Mikel
Illaro Etxebarria, Arrate
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Arrate, uste duzu bertso mundura aukera berdintasuna ez dela oraindik iritsi. Mikelek, berriz, baietz uste du, neskak eta mutilok aukera berdinak ditugula.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-04-25 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Arrate Illaro Etxebarria

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Illaro:
Nahiz egia den bertsoz lau neska
elkartu gaituzten gaurko
zer ikasia badugu eta
zeozer egin beharko.
Mutilak zerbait esan ezkero
barre egiten da edarto
ta neska berriz finegia da
zikinkerietarako. (bis)

M.Artola:
Arrazoi dezu berdintasuna
falta izan da luzaro
baina aspaldian neska koadrila
bertsotan dabil oparo.
Gaur lau neska ta bi mutil hemen
ez al dago horren klaro?
Egia esan baztar honetan
ikaraturikan nago! (bis)

A.Illaro:
Garai batean neskak etxean
edukitzea zen lege
ta irten gara ta egia da
dena ikusten da hobe.
Nahiz mahai gainean lau neska egon
gaur bertsotan alafede!
Berdintasuna lortu behar da
publiko aurrean ere. (bis)

M.Artola:
Arrazoi dezu igual ez dago
eta guztia eginik
gure eskuan hortaz badago
oraindikan nahiko lanik
baina gehiena lortua dago
aizu laguna jadanik:
berdintasuna gaurkoa bada
gustora hartuko det nik! (bis)

A.Illaro:
Garai batetik hona neskatxak
agertu gara askotan
ta aurrerapena nabaria da
plazetan ta holakotan.
Arrazoi duzu hara mutiko
geratu ezkero lotan
agian bihar neskak bakarrik
egongo gara bertsotan! (bis)

M.Artola:
Igual atzera geratu gara
gu mutilok oharkabe
eta aurrera begiratzea
izan liteke gaur klabe.
Lehen'e esan det mutil premirik
ez det ikusten hala're
zeozen falta baldin badago
Odei ta ni hemen gaude! (bis)