Bertsos - View details   To know more about this section

2009-05-16 Errenteria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jose Luis Gorrotxategi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-05-16 Errenteria Lagun-artekoa
Gai-emailea
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Gorrotxategi, Jose Luis
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Bertso polit bat kantatuko det A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-05-16 Errenteria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jose Luis Gorrotxategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Joxe Lizaso etorri zan bai
honuntz denbora luzean
baita bertsotan saiatu ere
saiatu behar zan klasean.
Oraindik oino arnasa juan
jarri zan bizi ezean.
Zeruko Aitak gorde dezala
orain bere babesean!

J.L.Gorrotxategi:Ezaguna zan herri osoan
ta ezaguna zan plazan
gerra ostean eraso batzuk
ere zituen erasan
baina nunahi ta beti portatu
abertzale zintzo gisan
makinatxo bat lan egin eta
lanik eman gabe hil zan.

J.Agirre:
Harek bazuan herri batean
errespetu ta itzala
horrez gainera lagun artean
ondradu ta zerbitzala.
Berriro ere egunen baten
alkarganatu gaitzala
ta bitartean gure bertsoak
zerutik entzun ditzala.

J.L.Gorrotxategi:
Zezenan beldurrik ez zuen hark
bere sasoi onenean
Iberdueron'e atseden gabe
hor ibili zan lanean
ta txoritxo bat balitz bezela
agurtu zan azkenean.
Sasoi guztiak soberan daude
ordua datorrenean.

J.Agirre:
Arrazoi dezu garai horretan
ez dala izango bromik
horrek ez baitu errespetatzen
ez txarrik eta ez onik.
Mundu honetan ez da sortuko
andrerik eta gizonik
heriotzari datorrenean
kontra egingo dionik.